ENTZUNALDIEN OINARRIAK

Ongi etorri EGOren audizio deialdira.
Mila esker orkestrako kide izateko interesagatik!

Guztiok murgilduta gauden salbuespen egoera honen aurrean, honako erabaki hauek hartu ditugula jakinarazi nahi dugu.

Noiz izango dira?

Apirilaren 14tik 19ra izango dira entzunaldiak (Data eta ordua eskaera guztiak jaso ondoren jakinaraziko dugu).

Non izango dira ?

MUSIKENE (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia)
Europa Plaza, 2, 20018 Donostia, Gipuzkoa

Nor aurkeztu daiteke?

16 eta 27 urte bitarteko gazteak, EAEn jaiotakoak edo une honetan EAEn nahiz 150 kilometroko itzulinguruan bizi direnak, eta, gutxienez, Gradu Profesional bat edo Musika Eskola batean ikasten ari direnak.

Izen-ematea nola egin?

Izen-ematea webgunearen bidez egingo da lehentasunez.

Zein da izena emateko azken epea?

Izena emateko azken eguna 2020ko martxoaren 31a izango da.

Noiz iragarriko dira emaitzak?

Emaitzak EGOren webgunean argitaratuko dira, azken eguna 2020ko apirilaren 23a izango delarik. (www.egofundazioa.org).

Zein da prestatu beharreko nahitaezko obra eta orkestra-errepertorioa?

Ondokoak dira prestatu beharreko obrak:

  1. Jarraian erantsi dugun nahitaezko obren lehen mugimendua.
    Zerrendan obra bat baino gehiago dituzten instrumentuen kasuan, bakar bat hautatu beharko da proposatutako horietatik eta haren lehen mugimendua prestatu.
  2. Instrumentu bakoitzerako nahitaezkoak diren orkestra errepertorioko pasarteak.

Nola izango dira entzunaldiak?

  • Nahitaezko obraren interpretaziorako, EGOk jarriko duen pianista laguntzailea eskatu ahal izango da (kasu horretan, izen-emate orrian zehaztu beharko da pianista beharko den ala ez), edo norbera bere pianista laguntzailearekin aurkeztu ahal izango da.
  • Epaimahaiak erabakiko du audizioan bertan zeintzuk izango diren interpretatu beharreko zatiak, eta edozein unetan moztu ahal izango du audizioa.
  • Entzunaldia musikari bakoitzaren instrumentuarekin gauzatu beharko da.
  • Aurretik ez da bakarka edo pianistarekin entseatzeko aukerarik izango.
  • Entzunaldiak itxiak izango dira, ikus-entzulerik gabekoak.
  • Bideo-eskaerak: justifikatutako arrazoiengatik entzunaldietara aurkezterik izango ez duten pertsonei bideoak bidaltzeko aukera emango die orkestrak.
    Eskatzaileak esteka bat bidali beharko du, Youtube edo beste plataforma batean igotako bideoarekin eta aldi bakar batean interpretatua izan beharko duena.
    Orkestra pasarteetarako beste esteka bat bidali beharko da, pasarte guztiak biltzen dituen bideo bakar batekin. Aldi bakar batean interpretatutako obra jaso beharko du bideo horrek ere.

EGOko kide zara orain!

Hautatutako pertsonak EGOren kide bihurtuko dira eta 2020rako aurreikusitako denboraldi honetan lan egiteko konpromezua hartzen dute.

Honako hauek dira topaketetarako aurreikusitako datak:

Udako Topaketa: 2020ko uztailaren 21etik abuztuaren 1era

Neguko Topaketa: 2020ko abenduaren 26tik 2021eko urtarrilaren 5era

Topaketa bakoitzean parte hartuko duten pertsonei errepertorioaren beharren arabera deituko zaie.

Urtean zehar burutuko diren topaketetara joatea ezinbestekoa izango da, aurreko irizpidearen arabera betiere.

EGOko kide izateak urtebeteko iraupena du, eta muga bezala jarritako adineraino edota zuzendaritza artistikoaren iritziaren arabera luzatu ahal izango da. Entzunaldietan parte hartuz ere luzatu ahal izango dira egonaldiok.

Zorte on!