person-photo

Héctor Sapiña

Gaur egun, l’Orchestre de la Suisse Romande-ko lehen kontrabaxu bakarlaria da.

Héctor Sapiña Lledó bere belaunaldiko kontrabaxista burutuenetariko bat da. Cullera bere jaioterrian ikasketak bukatu ondoren, Zaragozako CSMAn ikasi zuen Jarvier Sapiña bere osaba eta ibilbide osoan zehar bere mentore izan denarekin. Aldi berean, Genevako izen handiko Haute École de Musique de Genèven ikasi zuen, Suitzan, Franco Petracchi maisuarekin, kontzertu masterra Alberto Bocini bakarlariarekin bukatuz.

Orkestrari dagokionez, gazte orkestra nazional eta internazionaletan hasi zen jotzen, Gustav Mahler Jugendorchester-en, Jeunesses Musicales World Orchestra-n, Valentziako Generalitateko Gazte Orkestran eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean (JONDE).

Aurrerago, Valentziako Orkestrarekin, Cadaquéseko Orkestrarekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, Orquesta de la Comunitat Valencianarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Orchestra della Svizzera italianarekin kolaboratu zuen.

Ganberako hainbat proiektutan ere jardun du, Collegium Instrumentale Valencia, Ensemble Contrechamps, Orquestra da Camera eta Ensemble D-cadences-en.

Bakarlari bezala ere eman ditu kontzertuak, Bottesini, Nino Rota, Mauricio Sotelo eta Domenico Dragonetti-ren obrak interpretatuz, aretorik esanguratsuenetan. Besteak beste, Genevako Victoria Hall entzutetsuan eta Le Bâtiment des Forces Motrices-en, Valentziako Palau de la Música-n, Auditori de Castelló-n eta Madrilgo Auditorio Nazionaleko Ganbera Aretoan eman ditu kontzertuak.

2013tik 2016ra, Héctor Sapiña CSMAko Kontrabaxu katedran irakasle aritu zen. Horren ondotik, ildo pedagogikoarekin jarraitu zuen, gazte orkestrak prestatuz: Orchestra Giobanile Italiana, Orquesta Joven de Andalucía edota Jove Orquestra de la Generalitat Valenciana. Hala, oreka paregabea erdietsi du orkestrako musikari, bakarlari eta pedagogo bezala.