person-photo

Rubén Gimeno

Rubén Gimeno Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) eta Madrilgo Erkidegoko Gazte Orkestrako (JORCAM) Zuzendari Artistikoa da gaur egun.

Era berean, Orquqesta Sinfónica del Vallés-eko Zuzendari titularra izan da.

Zuzendari gonbidatu bezala Espainiako orkestra askorekin kolaboratu du: Euskadiko Orkestra (EOS), Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Malagako Orkestra, Valentziako Orkestra, Bartzelonako Orkestra eta Kataluiniako Orkestra Nazionala, Granada Hiriko Orkestra, Oviedoko Filarmonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, Palau de les Arts-eko Orkestra eta Gran Teatre del Liceu-ko Orkestra.

Gure mugetatik kanpo, Norrkoping Symphony Orchestra, Gavle Symphony Orchestra, Genevako Ganbera Orkestra, MMXKko Orkestra (Japonia), Marylandeko Unibertsitateko Orkestra, SAMI Orchestra (Suedia) eta Kolonbiako Orkestra Nazionala zuzendu ditu. Zuzendari lanotan, Lang Lang, Midori, Violeta Urmana, Steven Isserlis Dimitri Sitkovetsky, Fazil Say, Gabriela Montero, Behzod Abduraimov, eta beste hainbat artistarekin kolaboratzeko aukera izan du.

Bere eklektizismoari esker, Michel Camilo eta Tomatitoren neurriko artistekin bestelako estiloak ere jorratu ditu.

Lirikan egindako lanak Oviedoko Campoamor Antzokiko hainbat produkzio zuzentzera eraman du. Besteak beste, Chuecaren “Cádiz”, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, edota “La del Soto del Parral”, Zarzuelako Antzokian. Kolaborazio sendoak gauzatu ditu “Òpera a Catalunya” zikloaren barruan, ondokoak zuzenduz: “Hoffmanen Ipuinak”, “L’Elisir d’ Amore”, “Nabucco”, “Boheme” , “Madama Butterfly” eta “Goyescas”, besteak beste.

James Ross irakaslearen eskutik hasi zen zuzendaritzaren munduan, Marylandeko Unibertsitatean Zuzendari Masterra eskuratu ondoren.

Ondotik, Stockholmeko Kontserbatorioan ikasi zuen Jorma Panula irakasle entzutetsuarekin, eta Alan Gilbert nahiz Essa Pekka Salonen irakasleen eskolak jaso zituen, Orkestra Zuzendari Goi-Mailako Diploma eskuratuz.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu du, Claves zigiluarekin, euskal konpositoreen bildumarako.