person-photo

Xabier Gil

Xabier Gil Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, musikari familia batean.

Lyongo CNSMn ikasi zuen, Jacques Guestem eta Elisabeth Balmas-en mailako irakasleekin. Beranduago Tibor Varga ere izan zuen irakasle.

Oposizio bidez Asturiasko Printzerriko Orkestran plaza eskuratu zuen, eta ondotik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan. Egun, Euskadiko Orkestrako bigarren biolin bakarlaria da.

Lyongo Orkestra Nazionalaren eta Tolosako Capitol Orkestra Nazionalaren (bigarren biolin bakarlaria) neurriko talde sinfonikoekin jo du.

Sevillako “Taller Sonoro” taldearen sortzailea da, eta taldearekin Argentina, Berlin, Paris, Peru, Erroma, Frankfurt eta Vienako aretorik garrantzitsuenetan bira egin du.

Gaur egun, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan dihardu bigarren biolin bakarlari bezala, eta Musikeneko Orkestra Errepertorioko irakasle da.